Estatuaren berrezarpena - 3. eguna

/ Argitaratua ostirala, azaroa 25, 2016 0 iruzkinak

Euskal herriak inoiz ez dio uko egin bere nazio izaerari, ezta orain hamabi mende eraiki zuen eta bortzaz kendu zioten estatuari ere. Estatua bahitua duen herri batek bere erakundeak indargabetuak ditu, eta agerian daudenak itxurazkoak dira: menderatzen duten estatuek ordezkatu dituzte, kontrolatzeko eta ekintzak moldatzeko. Gure arbasoen garaietan bezala, gaur egun ere, munduko subjektu politikoak estatuen bidez garatzen dira, eta bere estatua deuseztatua duen herri bat ez da inor harreman politikoen jokoan, ez da existitzen, ez ekonomian eta ez beste alor guztietan. Estatu propioa da, gaur egun ere, herri baten ongizatearen eta iraupenaren alde borrokatzeko bide bakarra.

Mendiola

Orreaga Taldea

Orreaga Taldearekin harremanetan jartzeko jarrai loturak.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina